L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

«Orixe» il yaku

 

A.O.

 

        Erio bai zital ta atzapar gogor! Guk emen bizi nai, biotzez maite doguzanakaz, eta arek ixilka daroaskuz. Ta onek —berezkoa baita— odoletan biotza izten. Oraindik zitalago dogu euskaltzaleokaz, gazterik illak baitira gure idazle ta olerkari geienak. Ona zerrenda ez makala geure ezagunakaz osotuta: Zubigar, Eltzo, Arruti, Errenderi, Lizardi, Loramendi, Markiegi, Lauaxeta, Tapia-Perurena, Manterola ta Gerrika-Etxebarria karmeldar gazte biak, eta abar.

        «Orixe» etzan ain gazte, atzo goizekoa, 1888-XII-6'an Orexa'n jaioa genduan da. Ba-ebazan, beraz, bere urteak. Lanerako, alan be, iñoizkorik argi ta gogotsuen aurkitzen zan. An Zabalegi landetxe zoragarrian, Donosti'tik urre, udabarriz egin neutson agerraldian onela iñostan: «Soiña dut, egia, makal samar, baiña anima kementsu». Olerki-sorta bat, mistikagaiez, esku artean ebillen, baita pilosopi auzi batzuk eta «Jainkoaren Billa» liburu ederrari azken-ikutua emotea be.

        Baiña, 1961'go uztaren 25'an, il baiño amalau egun lenago egin eustan idazkian au iñoan: «Ni osasunez makal, sendagaillu barriakaitik edo. Bapere ez deukot kemenik bearrerako. Etorriko ete iata, datorren illabete ortan «Jainkoaren billa» kopiatzez amaitzen dodan? Neke egiten iata kopiak ataratea». Ez da arritzekoa, erio bai ebillen aren inguru, gosemin. Lan ori —atsegin yakona noski—, berak azkenez orraztu ta niri emotekotan zan, nik argitaratzeko. Ez eban izan astirik dana amaitzeko, ots, kopiatzea.

Axken-urteotan guztiz mistikara emona egoan. Gai ortaz ziran oraingo bere olerkiak be. Bein adieraz neutson: «Neuk egingo dautzut eun olerki oberenakaz txorta txiki bat!». Eta berak: «Ez, ori ez dut nai bizi naizelarik; neu nabil, gaiñera, olako zerbait osatzen; baiña denak nai ditut mistikoiak». Sail ortarako egindakoetariko batzuk argitara ditu OLERTI'k.

        Igazitako dagonillaren 9'an aldatu eban Jaunak, Barne- muinetan berexiki onen goxo ta sakon ak abestu eban Jaunak, bere atseden dirdaitsura. Urrengo atsaldez Añorga'ko eleizan egin ziran aren omenerako illetak, jentetza andia —apaiz, praille, erritar, ainbat adiskide min— bertan zalarik.

        Danok dakigunez, aren luma errez, txairo, sakon ta erlantzez aberats genduan. Utsune andia itxi dausku euskal zelaian, nekez orniduko dana. Olerti, pilosopi ta mistikagaiak oso eder yakozan. Bikain litzake guztiontzat aren idazlan guztiak bilduma batzuetan —olerti, mistika ta pilosopi-gaiak— argitara emotea. Goian bego.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.